XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Horregatik, berezkoa bezala dute antiinperialismoa gure herrialde esplotatu hauek.

Hemen ere, ordea, komeni da gauzak bereiztea: gure herriak, antiinperialista izan arren, ez dira anti-iparramerikarrak, jabetzen bait dira, beren egoeraren errudun ez dela herri iparramerikarra, hango sektore oligarkikoa baizik.

Izan ere, gauza bat dira multinazionalak, aparatu elitistak, burokrazia estatala eta Inperioaren atzeko patiora zokoraturik bizi direnen gain duten boterea galdu nahi ez duten jauntxoak; eta beste gauza bat oso diferentea, Ipar Amerikako herri xehea.

Ipar Amerikako % 60 enteratu ere ez da egiten hemen gertatzen zaigunaz.

Iraultza indigena versus iraultza marxista-leninista?

Estatu Batuek geopolitika mailako gatazka biztu nahi lukete gure artean, baina guk ez dugu inoiz problemarik izan nazio sozialistekin.

Egia da: hor dago Kubako Iraultza.

Baina han gertatuaren erantzukizunik handiena ere Estatu Batuena da; hauek egindako boikot ekonomikoa eta isolamendua bait da horren errudun nagusia.

Une hartan, gauza izan ziren Estatu Batuak latin Amerika osoa Kubaren aurka jartzeko, eta, harekin zituzten harreman guztiak etenik, bakarrik uzteko.

Eta Kubak, biziko bazen, nazio sozialisten laguntza bilatu beharra zeukan derrigor.

Kubarekin egin zuten gauza bera egin nahi lukete orain Estatu Batuek Nikaraguarekin.

Baina Fidel Castrok berak esana da, Nikaragua ez dela beste Kuba bat, Nikaragua berri bat baizik.

Kausalitate honek berebiziko garrantzia du, nire ustez.

Kissinger-ek bere informean indigenen iraultzak legezkoak direla aitortzen du, baina Ertamerikako iraultzak ez direla indigenak.

Reagan-ek, hari beretik jarraituz, esaten du, Estatu Batuek ez luketela arazorik, baldin eta Ertamerikako iraultzak, indigenak, razionalistak eta autoktonoak balira...

Baina, inolako argitasun eta frogarik eman gabe, arrazoia ukatzen die Ertamerikako iraultzei, indigenak ez, baino marxista-leninista eta komunistak direla aldarrikatuz.

Eta korapiloa orduan eta askagaitzago bihurtzen da: zeren eta, Ertamerika geografikoki kokaturik dagoen lekua kontutan harturik, Estatu Batuek beren laugarren mugatzat hartu bait dute; eta bertan, munduari ezezaguna zaion militarizazio-prozesu beldurgarria gertatzen ari da.